gema intxausti

Gernika-Lumo, 1966. ) Artista lizentziaduna Arte Ederretan Euskal Herriko Unibertsitatean eta Zineman eta Bideoan lizentziaduna Farnhamgo University College for the Creative Arts-en. Berriki erakutsi du bere lana erakusketa batzuetan, besteak beste, honako hauetan: Macabea, la rutina diaria de la oficina Bilboko CarrerasMúgica galerian; Bake-ituna Donostiako San Telmo museoan; Arenzana, Imaz, Intxausti, Peral, Montón Donostiako Tabakaleran; Wilder is the new black Bilboko La Tallerren; Suturak Donostiako San Telmo museoan; …meanwhile …rapture… Bilboko Rekalde aretoko Kabinete Abstraktuan. “Narrazio-esperientziatik abiatutako praktika artistikoko tailerra” zuzendu du Euskal Herriko Unibertsitatean, EHUn, (2015), eta lan-saioak gidatu ditu zenbait tailerretan, hala nola “Fundido en negro” izenekoan Gasteizko Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoan (2009) eta Iñaki Imazek zuzendutako “Lupa e Imán” izenekoan Donostiako Artelekun (2005).