julián rodríguez
Sub rosa artearen eta estetikaren arloko aldizkariko zuzendaria izan zen. Gaur egun, Periférica argitaletxeko literatura-zuzendaria (Argitalpen Lanik Onenaren Sari Nazionala) eta Caceresen eta Madrilen egoitzak dituen Casa sin fin arte-galeriako arte-zuzendaria da.Idazlelan guztiak (fikziozkoak eta bestelakoak) Random House Mondadori argitaletxeak argitaratu ditu. Piezas de resistencia izeneko zikloak arte garaikidearen arazoak eta errealitatearekin dituen erlazioa jorratzen ditu. Unas vacaciones baratas en la miseria de los demás (2004) liburuari esker, Fnac-en Nuevo Talento Saria irabazi zuen, eta Ninguna Necesidad (2006) liburuari esker, RNEren Ojo Crítico Narratiba Saria.