victor del rio

irakaslea da, Salamancako Unibertsitatean. Modernitatearen Arte Teoriak eta Arte Garaikidearen Teoria dira bere irakasgaiak. Horrez gain, Salamancako, Valladolideko, Leongo eta Burgosko Unibertsitateek batera ematen duten Filosofiako Ikasketa Aurreratuen Masterreko irakasle-taldeko kidea da. Bi liburu hauek idatzi ditu: Fotografía objeto. La superación de la estética del documento, Ediciones Universidad de Salamanca (2008), eta Factografía. Vanguardia y comunicación de masas, Abada (2010). Taldeka egindako beste obra batzuetan ere parte hartu du. MUSACeko aholku-batzordeko kidea da 2009tik eta El Mundo egunkariko El Cultural gehigarriko arte-kritikaria da. Zenbait aldizkari espezializatutako kolaboratzailea da. Horiexetan garatu du entseguen arloko lana, hain zuzen estetikaren eta arte-teoriaren eremuetan. Hainbat forotan hitzaldiak emateaz gain, Salamancako Unibertsitatean urtero antolatzen den Kontzientzia Historikoa eta Arte Garaikidea nazioarteko ikastaroaren zuzendaria da. Orobat, Toda práctica es local (http://www.todapracticaeslocal.com/) plataforma kritikoa ere zuzentzen du.