Bisita ordutegia:

Egunero: 12:00etatik 20:00etara.

Venue:

ARRETXINAGAko San Migel baseliza, Markina-Xemein

Participants:

Miren Candina, Pablo Marte, Ander Sagastiberri

Curator:

Dani Mera

Text:

norantz doa tortsioa (Catherine Foulkrod)

harriak: exposición “allegoria total”

Muybridge-ren XIX. mendearen bukaerako Giza irudia mugimenduan proiektu monumentaleko argazkiek, Leo Charneyren hitzetan, zerbait erakustekotan, honako hau erakusten dute: mugimendua ezin dela atzitu, mila zatitan suntsitu gabe. Hemen goraipatutako errealitate zatikatuak, giza irudia ingurune teknologikoan sartzeak, honako hau aurreratzen du: datozen mendeetan mugimendu-irudiaren errepresentazio deszentratua izango den horretarako beharko den ilusioa. Benjaminen auraren kaltetan beraz, lehen performer kaltetu gisa azaltzen baita gorputza; doble bat.

Zer egingo dugu berarekin? Eta ni nagoen irudian gainezka egiten duen faltarekin? Zer doble, zer falta, zer bare eta zer nazka ondo?

Dirudienez, Maneten pintura batek izan zituen kritika txarrak zirela eta, egileak zati bat moztu eta hori bakarrik uztea erabaki zuen: L’Homme mort, 1864. Craig Owen-ek keinu horren ahalmen premonitorioa adierazten du bere Allegorical Impulse teorian: Zein ederra eremutik kanpo!

Esan beharra dago irudiaz bestaldean geratzen dena ez dela kudeatu behar enpresa baten balizko galerak balira bezala. Aitzitik, galera horiek itzulipurdika jarri behar dira, artazien ZAS-ZAS keinuaren bidez. ALLEGORíA TOTAL, beraz, artaziak, irudiak eta gu dantzan.