Bisita-orduak:
astelehenetik ostiralera: 18:00-20:00
astebukaeretan: 11:00-14:00 eta 18:00-20:00

Venue:

Beasain

Participants:

Izaskun Araluzea Itza, Andere Etxegarai Zubiaur, Mikel Ruiz Pejenaute

Curator:

OKELA

Text:

Hire maitale traketsa (Pablo Marte)

harriak: exposición “hire maitale traketsa”

Bat.

Ez nuen zure agerpena espero. Nolabait, zoriz agertu zara. Badago jendea zeinek patuan sinesten duen. Ni nolabait horietakoa naiz. Agertu bazara zeozertarako balio dezala. Momentua bizitzen ikasteko irakaspena zarela pentsatzen dut, zer ez dudan nahi jakitekoa. Batez ere hori, zer ez dudan nahi jakitekoa. Ezer ez daukazunean, daukazun bakar hori baztertzea zaila da, baina halabeharrezko ariketa bihurtzen da, desio duzun hori aurkitu nahi baduzu bederen.

Bi.

Esango nuke zuk ni bilatu nauzula. Zure presentziak babes ematen dit, desio zaituztela sentitzen duenaren segurantzaz. Nire aurrean zure osotasunean tente azaldu eta helduleku bilakatu zara. Hemendik aurrerako jazoeren eredu izango zarela antzematen dut.  Zure bertikaltasuna apurtu eta nire aurrean etzango zaitut eta hamaika era desberdinez frogatuko zaitut, nire plazeraren ertzek bakarrik mugatuko dituzten mugimenduekin. Nire eromena eusten duen lohadarra.

Hiru.

Kasu honetan ikusi bezain laster sumatu dut. Zure gorpuzkerak erakartzen nau, zure presentziak ekartzen duen iruditeri hori  interesatzen zait. Ezjakina  denak jakin aurretik daukan beldurrak zeharkatzen dit gorputza. Nola egin ez jakitearen inseguritatea. Hemendik hasi edo hortik hasi, portaera hau hartu edo beste bat hartu.

Beti dorpe/ Beti trakets.

Nor- norekin / Zer-zerekin.

 

Informazioa gehiago: www.okela.org