“konjuratuak…konfort-gunetik kanpo” lanaren aurkezpena
18/03/2016
Estibaliz Sadaba Murguiak Konjuratuak… konfort-gunetik kanpo azken ikus-entzunezko lana (7´52”, 2015) aurkezten du. Lan horretan, egileak gogoeta egiten du Aristofanesen bi obratatik abiatuta (Lisistrata eta Emakumeen batzarra). Hain zuzen, obra horietako protagonistak zeregin publiko aktiboa izateko aurrerapauso bat ematea kolektiboki erabakitzen duten emakumeak dira.