selección de cortos (ester, still moving,the specimen, usingname)

Oraingoan, Ulrike Ottingerren 4 korto jarriko ditugu:

Still Moving-en, Ottingerrek, bere objetu bildumarekin arituko da lanean, memoriaren interkoneksio mugagabeen mesederako arituko direnak: aitaren Afrikako objektu bilduma, bere bitxikerien kabinetea, 70.hamarkadan ateratako argazkiak edota super8 kamararekin grabatutako bideo zatiak ibiliko ditu pelikula labur mutu honetan.

Ester izenekoa aldiz, Europako erdialde eta hegoaldeko etorkinen kontakizuna da, “Judutarrek, etsaiekiko bake itunaz gozatu ahal izan zuten egunen eta atsekabea alaitasun bilakatu zen hilabete hartakoa. Dolua, festa bihurtu zenekoa”.

The Specimen filmean, filisteardar bat dugu protagonista. Iraultza aurretik, istripuz atxilotua izan eta amets letargiko eta sakon batetik 20 urtetara esnatzen den filisteardarra. Esnatzean, harridura handiz, bere buerua aurkituko du Sobietar Batasun postiraultzailean murgildurik.

Usingimage Berlineko industrialdeetan dauden hiri paisai zein arkitekturaren inguruko muntaia da. Berlineko trilogia deiturikoaren eszenak uztartzen dituena.