t-festa (art t-shirt festival) #02, deialdia

T-festak beste deialdi bat egiten du, uztailean izango den T-festa (Art T-shirt Festival) jaialdiaren bigarren edizioan parte hartzeko.

T-festak orain arte sortu duen interesa eta izan duen parte-hartzea ikusita, indarberrituta gaude, proiektu honi ilusio handiz berriz heltzeko.

Eraginkortasunez eta era dinamikoan eman nahi diegu laguntza azaltzen ari diren artista berriei, oso lan garrantzitsua egiten dutelako, normalean baliabide gutxi erabilita. Eta ikuspegi feministatik jardun nahi dugu, emakume sortzaileak eta ikertzaileak eta haien lana ikustaraziz, berdintasunaren aldeko konpromisoa hartuta.

Zuen proposamenen zain gaude, azken batean, horien bidez egin ahal izango baitugu T-festaren bigarren edizioa.