“zinema eta pintura topaketa” zinema zikloa
21:30etan
Bitertakariak; Tana Garrido eta Julia Martos
Bapore Atelierrek Balmasedako Horkasitas jauregian antolatuatako Pintura Mural proiektuaren barnean, Encuentros de Cine y Pintura aukera paregabea da bi diziplina artistiko horien artean azken bosturekoan gertatutako adostasunak eta tira-birak aztertzeko. XIX. mende amaieran, uste genuen margolaritza figuratiboak argia eta kolorearen inguruan jakin zitekeen guztia irakatsi zigula; hla ere, Jean-Luc Godardek azken mihise inpresionista gisa katalogatu zuena iritsi zen: zinema. Ikus-entzunezko bi programaren bidez, (1) La pintura en el muro, -2020ko uztailaren 11- eta (2) La pintura desbordadad, -2020ko abuzutaren 22a-, pantailan nahi bera duten kontaketak bilduko ditugu: margolanaren atzean ezkutatzen dena agerian jartzea.
Margolanak horman
La Pintura en el Muro programak margolaritza muralaren munduarekiko hainbat hurbilpen biltzen ditu. Historiaurreko labar-artearen tradizio magikorik hasita, grafiti garaikidetik igarota, horma herrietako etxeetan apaindura-elementu gisa eraerabiltzeraino. Filma hauen mihisea lurretik altxatzen da eta komunikazio-funtzio bat betetzen du. Begoña Vicariok egindako Miraila (2018) filma kolektiboak berreskuratu egiten ditu Armintxe haitzuloko paretetan gure arbasoek egindako antzinako jardunbideak. Hormaren komunikatzeko desira Riña de Gatos (Jairo Boisier, 2017) film labur txiletarrean ere aurki dezakegu; izan ere, Leónek bere etxeko pareta margotzen duenean, bere aitarekin izan nahi duen elkarrizketa bilatzen du. Azkenik, Patricia Esquivias artisatak 111-119 Generalísimo/Castellana (2016) filmean oso hausnarketa dibertigarria helarazten digu: gure hiri-ondarearen garrantzi artistikoa. Gainera, Esquiviasi esker, askotan aharkabean igarotzen zaizkigun detaile txikiak aurkituko ditugu.