zinema topaketa, “Animaliekin fotogramara”

19:00etan

Bapore Atelierreko “Arte eta Natura” proiektuaren barruan dagoen “Animaliekin fotogramara” Zinema topaketa aurkezten dizuegu.
Oraingoan, bi film labur proiektatuko dira, 15 minutu bakoitzeko, gizakiaren historian zehar, gure komunitate eta zibilizazioetan animaliekin sortzen diren erlazioak ikertzen dituztenak, Bruno Delgado eta Maddi Barber artisten eskutik.

  • Bovinas Ovinas.  Bruno Delgado. Karrantza Harana, 2018. (15 min)
  • Yours Truly. Maddi Barber, Christopher urray, Charlotte Hoskins. Manchester, 2018. (15 min)

Ikuspuntu sentikor batetik abiatuz, artista bakoitzak, animaliekiko dauzkgun erlazioetan sakondu eta gizakiaren interesak animaliengan aztertzen dituzte, haiekin partekatzen dugun bizikidetasuna deseginez. Ekosistema globalean gizakiek eragiten ditugun ondorioak nabarmentzen dituzte, animaliekin edota beste izaki bizidunekin sortzen ditugun loturei merezi duten garrantzia emanez.

Dohainik, aurretik izena eman beharra Horcasitas jauregian ostegunetatik igandeetara edo: baporeatelier@gmail.com