Traen con ellos el olor de la bergamota y el cedro. Hamabost urte eta gero hau

Traen con ellos el olor de la bergamota y el cedro. Hamabost urte eta gero hau, eremuak programaren laugarren erakusketa kolektiboa da, eta Guata Kultur Fabrikan (Zalla-Aranguren) egiten da, programaren egungo harrera-erakundean. Erakusketak denboran luzatutako eta lurraldean kokatutako lan-espazioa eskaini die deialdi irekiaren bidez hautatutako artista talde bati. Epaimahaia eremuaken Batzorde Teknikoak osatu du, Chus Martínez kanpoko gonbidatu gisa zuela. Artistek tailer bat izan dute, Snejanka Mihaylovak eta Leire Vergarak gidatua, eta lan-hilabeteetan zehar Leire Saenz Quevedok, erakusketaren koordinatzaile gisa, eremuak-en Batzorde Teknikoak eta Héctor Yerbesek, Zallako Udaleko kultura-teknikariak, lagundu dituzte. Era berean, Josu Bilbao artistak hainbat bisita egin zituen kanpoko begirada bat eskaintzeko.

LEKUA
Guata kultur fabrica
Nicolás María urgoiti kalea Z/G
Aranguren Zalla

ORDUTEGIA
Ostiraletan. 17:30-20:30 (Gaueko argia) 
Larunbatetan. 11:00-14:00 (Eguneko argia)