art omi 2018
Art Omi-ren nazioarteko epaimahaiak, finalera pasa ziren proposamenak aztertu ondoren, Damaris Pan aukeratu zuen Art Omi-ko egonaldirako. Egonaldia 2018ko ekainaren 14tik uztailaren 10era izan zen.
Eskaerak bidaltzeko azken eguna 2017ko abenduaren 15ean izan zen.
eremuak programak bigarren egonaldi-deialdia ireki du, Omi International Arts Center-rekin lankidetzan, Euskal Autonomia Erkidegokoan bizi den edozein artista joan daiteke egonaldira, betiere aktiboki eta profesionalki lanean aritu bada azken hiru urteotan gutxienez. Deialdiaren helburua da arte bisualen testuinguruan lan egiten duten artisten nazioartekotzeari laguntzea.
Egonaldia Art Omi-n da, Ghent-en, New York iparraldeko landa-herri batean. Bertan, hainbat arte-estilo eta -jardunbidetan diharduten zenbait artista elkartzen dira, esperimentatzeko, elkarlanean aritzeko eta ideiak partekatzeko.
eremuak-ek joan-etorriko gastuak ordaindu eta 500 €-ko bidaia-poltsa ematen dio hautatutako artistari, baita onarrizko osasun-asegurua ere. Estudio pribatua, partekatutako ostatua eta doako otorduak izaten ditu artistak bekaren egonaldi osoan.