art omi 2019
Art Omi-ren nazioarteko epaimahaiak, finalera pasa ziren proposamenak aztertu ondoren, José Ramón Ais aukeratu zuen Art Omi-ko egonaldirako. Egonaldia 2019ko ekainaren 13tik uztailaren 9ra izan zen
Art Omi-n egonaldirako deialdia zabalik egon zen 2018ko abenduaren 15era arte.
eremuak programak nazioarteko egonaldi-deialdi bat ireki du, Art Omi-rekin lankidetzan, Euskal Autonomia Erkidegokoan erroldatuta dagoen edozein artista joan daiteke egonaldira, betiere aktiboki eta profesionalki lanean aritu bada azken hiru urteotan gutxienez.
Deialdiaren helburua da arte bisualen testuinguruan lan egiten duten artisten nazioartekotzeari laguntzea.
Egonaldia Art Omi-n egiten da, Ghent-en, New York iparraldeko landa-herri batean. eremuak-ek joan-etorriko gastuak ordaindu eta 500€-ko bidaia-poltsa ematen dio hautatutako artistari, baita onarrizko osasun-asegurua ere. Estudio pribatua, partekatutako ostatua eta doako otorduak izaten ditu artistak bekaren egonaldi osoan.