halfhouse 2018
eremuak-en Batzorde Teknikoak eta Halfhouseko kideek, Leo Burge aukeratu zuten 2018ko Halfhouse-n egonaldirako.
eremuak programak egonaldi-deialdi bat ireki zuen, Halfhousekin lankidetzan, Euskal Autonomia Erkidegoko artistentzat. Deialdiak arte bisualen testuinguruan lan egiten duten artistei eta/edo sortzaileei laguntzea du helburu.
Egonaldia uztailaren 15ean hasi eta irailaren 15ean amaitu zen, Bartzelonako Halfhousen Bartzelonako egoitzan. Egonaldia artistaren erakusketa batekin amaitu zen gune horretan bertan, Art Nou 2018 barruan, eta inaugurazioa irailaren 15ean izan zen, 12etatik aurrera. 12:30ean, Leire Vergarak, Iñaki Imazek, eta Maider Lopezek eremuak proiektua aurkeztu zuten.
Halfhouse irabazi asmorik gabeko espazioa da eta artearen esparruko proiektuak garatzen ditu. 2009an fundatu zenetik 2018ra bitartean, proiektua sortzaileen (Sinéad Spelman eta Alberto Peral artistak) etxebizitzan garatu da. Denbora-tarte horretan, nazioko zein nazioarteko artistek euren lana aurkeztu eta workshop-ak egin dituzte Halfhouse-n, eta espazioko ekintzen artean beti izan da oso garrantzitsua artisten egonaldia. 2016az geroztik, Halfhouse-k egonaldien akordio bat sinatu zuen eremuak-ekin, urtero Euskal Herriko artista edo sortzaile bat gonbidatzeko.