halfhouse 2019
eremuak-eko batzorde teknikoak eta Halfhouse-eko kideek, aurkeztutako proposamen guztiak baloratu ondoren, egonaldia Sahatsa Jauregiri esleitu zioten.
eremuak programak egonaldi-deialdi bat ireki zuen, Halfhousekin lankidetzan, Euskal Autonomia Erkidegoko artistentzat. Deialdiak arte bisualen testuinguruan lan egiten duten artistei eta/edo sortzaileei laguntzea du helburu.
Egonaldia uztailaren 8a eta irailaren 8a bitartean egin zen, Bartzelonako Halfhouse espazioan. Eta, bukatzeko, artistak erakusketa bat prestatu zuen espazio horretan bertan; inaugurazioa 2019ko irailaren 7an (larunbata) izan zen, eta urriaren 12ra arte egon zen ikusgai.
Hainbat ekimenen arteko lankidetzaren erakusgarri gisa, Hangar ikerketa eta ekoizpen artistikoko zentroak Halfhouse-ekin lankidetzan jardun zuen2019ko eremuak-en egonaldirako; izan ere, ostatu eman zion artista egoiliarrari.
Halfhouse irabazi asmorik gabeko espazioa da eta artearen esparruko proiektuak garatzen ditu. 2009an fundatu zenetik 2018ra bitartean, proiektua sortzaileen (Sinéad Spelman eta Alberto Peral artistak) etxebizitzan garatu da. Denbora-tarte horretan, nazioko zein nazioarteko artistek euren lana aurkeztu eta workshop-ak egin dituzte Halfhouse-n, eta espazioko ekintzen artean beti izan da oso garrantzitsua artisten egonaldia. 2016az geroztik, Halfhouse-k egonaldien akordio bat sinatu zuen eremuak-ekin, urtero Euskal Herriko artista edo sortzaile bat gonbidatzeko.