eremuak egonaldiaren deialdia | halfhouse-n 2019ko udan
=> Deialdiaren oinarriak deskargatu PDF (157 KB)
Eremuak programak egonaldi-deialdi bat ireki du, Halfhousekin lankidetzan, Euskal Autonomia Erkidegoko artistentzat. Deialdiak arte bisualen testuinguruan lan egiten duten artistei eta/edo sortzaileei laguntzea du helburu. Egonaldia uztailaren 8an hasi eta irailaren 8an amaituko da, Halfhousen Bartzelonako egoitzan.
Askotariko ekimenen arteko lankidetza-adibide, Hangar arte-ikerketako eta -produkzioko zentroak lankidetzan dihardu Halfhousekin, 2019ko eremuaken egonaldirako artista egoiliarrari ostatua emateko.
Deialdira aurkezteko epea 2019ko maiatzaren 26an amaituko da, gaueko 12etan. • Hautaketa-prozesuaren emaitza maiatzaren 28an argitaratuko da, eremuak programaren web-orrian (www.eremuak.net).