halfhouse 2020

  • Eskaerak bidaltzeko azken eguna 2019ko uztailaren 7a izan zen.

Oinarriak: PDF-a (167 KB) deskargatu hemen

eremuak programak egonaldi-deialdi bat ireki zuen, Halfhousekin lankidetzan, Euskal Autonomia Erkidegoko artistentzat. Deialdiak arte bisualen testuinguruan lan egiten duten artistei eta/edo sortzaileei laguntzea du helburu.

Egonaldia abuztuaren 2an hasi eta urriaren 2an amaitu zen, Halfhouse-k Bartzelonan duen egoitza berrian. Egonaldia artistaren erakusketa batekin amaitu zen, aldi horretan egindako lana azaltzen. Espazioan bertan inauguratu zen Duros erakusketa, 2020ko urriaren 3an.

⇒ eremuak-en Batzorde Teknikoak eta Halfhouseko kideek, deialdian jaso ziren proposamenak aztertu ondoren, Daniel LLaría aukeratu zuten 2020ko Halfhouse-n egonaldirako.


Halfhouse irabazi asmorik gabeko espazioa da eta artearen esparruko proiektuak garatzen ditu. 2009an fundatu zenetik 2018ra bitartean, proiektua sortzaileen (Sinéad Spelman eta Alberto Peral artistak) etxebizitzan garatu da. Denbora-tarte horretan, nazioko zein nazioarteko artistek euren lana aurkeztu eta workshop-ak egin dituzte Halfhouse-n, eta espazioko ekintzen artean beti izan da oso garrantzitsua artisten egonaldia. 2016az geroztik, Halfhouse-k egonaldien akordio bat sinatu zuen eremuak-ekin, urtero Euskal Herriko artista edo sortzaile bat gonbidatzeko.

 

DanielLlaria_Halfhouse2020Duros erakusketa.  Daniel Llaría

2020/10/03 – 2020/11/28

11:00-14:00 eta 17:00-21:00*

Inaugurazioa 2020ko urriaren 3a, larunbata

(*) Bisitak egiteko, aldez aurretik hitzordua eskatu behar da: info@halfhouse.org

⇒ Halfhouse-ko Espazio Berria Verneda-n dago…
Santander kalea 15, 2. solairua
08020 Bartzelona

⇒ NOLA IRITSI
Metroa: L2 (Lila) Parada Sant Martí
Agricultura kalea azkeneraino igotzen da, Santander kalea aurrean dago kalea gurutzatuz.
L 1 (gorria)/l 5 (urdina), L9 eta L10ean ere irits daiteke, La Sagreran geldituz.