eremuak jardunaldiak 2018
eremuak jardunaldiak 2018 Azkuna Zentroko JOZ2 aretoan (Jarduera Osagarrien Zentroa 2).
⇒ Ikusi hemen jardunaldietako bideoak
Jardunaldi hauetan parte hartu zuten gonbidatuak honakoak izan ziren: Andreas Wutz, Damaris Pan, Daniel Llaría, Dani Mera, David Civico, Elba Martínez, Hector Rey, Itziar Bilbao Urrutia, Izibene Oñederra, José Otero, Julen Agirre Egibar, Leo Burge, Maia Villot, Mutur Beltz, Okela, Raúl Domínguez, Tamara García Iglesias.
Aurtengo jardunaldien helburua da eremuak programaren deialdi irekiaren bidez babestutako proiektuetako batzuk aurkeztea. Bi helburu ditu ekimenak: bideratutako proposamenen aniztasuna ezagutaraztea eta ekoizpen artistiko garaikidearen edizioan, interpretazioan eta ekoizpenean sakontzea, sortzaileen esperientzietan oinarrituta. 2018an egindako beste jarduera batzuk ere aurkeztuko ditugu, hala nola: eremuak aldizkariaren 5. zenbakia eta HARRIAK izeneko erakusketa-programa, EAEko hainbat kultura-etxetako aretoetan ikusgai dagoena.