eremuak jardunaldiak 2022
2022ko urriaren 28an eta 29an, Tabakalerako Z aretoan
Jardunaldi hauetan parte hartuko duten gonbidatuak honakoak izango dira: Basilika, Clara Elizondo, Claudia Rebeca Lorenzo, Gabriele Muguruza, Ondoko, Guillermo Orjales, Halfhouse, Iñaki Imaz, Irantzu Yaldebere, Itziar Bilbao Urrutia, Laida Lertxundi, Mikel Ruiz Pejenaute, Miren Candina, Nazario Díaz, Raúl Dominguez, Santiago F Moysterín
Aurtengo Jardunaldien xedea da eremuak erakusketa kolektiboaren hirugarren edizioarekin –Hamahiru du izena– harreman- eta bizikidetza-esparrua sortzea. Lau urtean behin egiten da erakusketa hori, eta testuinguru artistiko hurbilari «pultsua hartzea» du helburu. Tabakaleran egingo da, 2022ko urritik abendura bitartean. Hala, Jardunaldietako parte-hartzaileen artean erakusketako zenbait artista egongo dira, eta, horiez gain, beste artista gonbidatu batzuk, erakusketatik «kanpo» dauden baina horren testuinguru zabala ulertzeko garrantzitsuak diren hainbat alderdi jorratuko dituztenak. Halaber, azken urtean eremuaken bidez babestutako proiektuetako batzuk aurkezteko ere balio dute Jardunaldiek.