eremuak jardunaldiak 2023
2023ko urriaren 27an eta 28an, Tabakalerako Z aretoan
Jardunaldi hauetan parte hartuko duten gonbidatuak honakoak izango dira: Johanna Gustafsson Fürst, Phil Collins, Leire Vergara, Estanis Comella, Ibon RG, Alejandro Alonso, Mikel Escobales, Disdira, Herética(s) eta Itziar Markiegi.
Aurten, jardunaldiek bere formatuan sakondu eta hausnarketa egin nahi dute. Ildo horretan, “Down with the Scene Kid 606 [Jardunaldiak/Saioak]” proposatzen dugu, egoera gisa garatzen diren jardunaldiak, artetik eta bere forma propioetatik (pluralean) abiatuta partekatzea ulertzeko modu asko sortzen dituztenak. horretarako, hitzaldi edo solasaldi formatuaz gain, harremanetan egoteko eta bizipenak partekatzeko beste moduak frogatzea gustatuko litzaiguke, intentsitate aldakorra izan dezakeen eta gauzak iragazi daitezkeen esparrua sortuz. Helburua da gertaeren segida edo aldiberekotasuna jardunaldi hauen emaitza izango dena performatzen (itxura ematen) joan dadila. Programari dagokionez, saio gisa planteatu ditugun proposamenetan artista bakoitzaren esku-hartzea proiektu zehatz batean (aurrekoa edo hastear) oinarrituko da proposizio-ariketa gisa (prozesu-aldian).
Aurtengo jardunaldiak nazioartekoak izango dira, eta nazioarteko, Espainiako zein tokiko artistak eta beste eragileak izango ditugu. Tabakalerako (Donostia) Z Aretoan izango dira, urriaren 27ko arratsaldean (17:00etatik aurrera) eta urriaren 28an, larunbata, goizez eta arratsaldez.
Horretaz gain, paraleloan eta horien parte gisa, Phil Collins artistak tailerra emango du (workshop) artista-talde batekin; tailerra Tabakalerako Artisten Gunean izango da.
Bestalde, gainerako edizioetan bezala, aurten Eremuak-ek lagundutako jarduera jakitera ematen duten hitzaldiak egingo dira, eta eremuak aldizkariaren 10. alea aurkeztuko da.