jardunaldiak 2024
Parte hartuko duten gonbidatuak:
Ane Berganza, Mariano Mayer eta Isabel de Naverán, “Haiek” (Ion Arregi eta Martín Ferrán), Sergio Prego, Inazio Escudero, Pedro G. Romero, Kinu#11+1 (Leire Lacunza, Imanol Expósito, Paula Guerrero), Elbis Rever, Mirari Echavarri, Oriol Fontdevila, Mattin, Iñigo Villafranca, DAS (Joel Englund, Camila Téllez, Myriam Rzm) eta Manuel Cirauqui.
Aurtengo Jardunaldien ardatza erakusketa-egintza da, eta prozesu horretan inplikaturiko eragile guztiak. “E(s\x)oterismoak plazara heldu ” jardunaldiak proposatzen ditugu, topagune gisa artista, bitartekari eta komisarioentzat. Beren helburua da artea publikoki gerta dadin gauzatzen diren harreman konplexuen eta kanal ezberdinen berri ematea.
Mugak lekualdatu nahi edo ohiko erakusketa-espazioan deseroso dauden arte-jarduteak nabarmendu eta harremanetan jarri nahi izan ditugu; hau da, arte-sistemaren barruan egoteak edo ezarrita dagoenaren mugarekin jokatuz, aipatua tenkatuz edo alboan utziz lan egiteak zer suposatzen duen.
Berritasun gisa, espazio berri bat aurkeztuko dugu jardunaldien barruan: FILM MATERIAL delakoa, ikus-entzunezko proposamenak aurkezteko komisario-espazio bat. Komisariotza txandakakoa izango da. Aurten, Manuel Cirauquik hasiko du ziklo hau. FILM MATERIALek bere espazioa izango du ere eremuak #11 aldizkarian.
https://vimeo.com/1039596736
https://vimeo.com/1039598602
https://vimeo.com/1039602091
https://vimeo.com/1039597684
https://vimeo.com/1039598857
https://vimeo.com/1039599644
https://vimeo.com/1039602728