art omi 2017
Art Omi-ren nazioarteko epaimahaiak, finalera pasa ziren proposamenak aztertu ondoren, Iñaki Garmendia aukeratu zuen Art Omi-ko egonaldirako. Egonaldia 2017ko ekainaren 15etik uztailaren 11ra izan zen.
Eskaerak bidaltzeko azken eguna 2017ko maiatzaren 24a izan zen.
eremuak programak egonaldi-deialdi bat ireki du, Omi International Arts Center-rekin lankidetzan, Euskal Autonomia Erkidegokoa den edo bertan bizi den edozein artista joan daiteke egonaldira, betiere aktiboki eta profesionalki lanean aritu bada azken hiru urteotan gutxienez. Deialdiaren helburua da arte bisualen testuinguruan lan egiten duten artisten nazioartekotzeari laguntzea.
Egonaldia Art Omi-n egiten da, Ghent-en, New York iparraldeko landa-herri batean. Bertan, hainbat arte-estilo eta -jardunbidetan diharduten zenbait artista elkartzen dira, esperimentatzeko, elkarlanean aritzeko eta ideiak partekatzeko.
eremuak-ek joan-etorriko gastuak ordaindu eta 500 €-ko bidaia-poltsa emanten dio hautatutako artistari. Estudio pribatua, partekatutako ostatua eta doako otorduak izaten ditu artistak bekaren egonaldi osoan.