errekan, aurkezpena
Francia kalea, 24, 01002 Vitoria-Gasteiz, Araba.
- 2014ko ekainaren 13an, 18:30-20:30, aurrealdeko plazan.
- 2014ko ekainaren 14an, 12:00-14:30, aurrealdeko plazan.
Entzunaldi-sorta baten lehen aurkezpena
Errekan ipuin-liburu soinuduna da. Entzunaldi-sorta baten lehen aurkezpena izango da. Errekan, hain zuzen, Azalak sustatutako proiektu akustiko-libidinala da, Eskutik hitza laborategien testuinguruan sortutakoa. 2011. urteaz gero, lau ediziotan barna, hainbat artista, idazle, antzerkigile, teorialari eta ikertzaile sorkuntza-espazio batean bildu dira, idazkeraren performance-ezaugarria eta ahozkotasuna ikertzeko. Honako hauek parte hartu dute Errekan liburuan: Cristina Redondo, Elena Aitzkoa, Isabel de Naveran, Paula Caspao, Marion Cruza, Miren Jaio, June Crespo, Idoia Zabaleta, Rafael Martinez del Pozo, Ixiar Rozas eta beste ahots gonbidatu batzuk.
Liburua lotura honetan entzun daiteke: www.azala.es/errekan/index.html