Lotsati ekin diote hitzari. Gutxinaka, elkar ezagutzen dute, eta nork bere buruaren inguruan pentsatzen du, hizketan gaudela egiten ditugun gogoetez baliatuta. Orientatzea. Zenbaitetan, beste jende batzuei esker, geure barrenean ezagunak genituen horietara itzul gaitezke. Izan ere, egiten dugun orok geure eskura daukagun guztia erakusten digu.
Ari Javier Pérez Curielen bitartez ezagutu nuen, eta, geroago, bere musika dela bide. Maite, berriz, Instagramera igotzen dituen argazkien bidez. Eta Jone azken aspaldion bidali dizkidan mezuak direla medio. Orain gutxi galdetu didate zein den hiru artisten arteko lotura; zein eurak hautatzeko arrazoia. Bada Natalia Ginzburgek azaldu zuen ez zegoela inolako izendatzaile komunik bere gogoko olerkarien artean. ‹‹Ez dut izendatzaile komunik aurkitu, ez bada sentimendu berdintsu, zehatz eta iheskor bat baizik, zeinaz hobe den hitzik ez esan, hitzik ez idatzi, ez baitu beste ezeren antzik1››.
Argazki batzuk egin dizkiet, kamera aldean eramateko dudan ohiturari jarraituta. Erretratu horietako batean batera ageri dira hirurak2: Ari atzean, desenfokatuta, eta Maite aurrean, erabat enfokatuta. Arik berezkoa duen keinua egiten du eskuekin. Modu literalean dihardut ikusten dudanaren eta interesatzen zaidanaren inguruan. Zumaiako zeru eta itsasoko argazkiak3 bi mila eta hogeita hirukoak dira, urrikoak. Egungoa bestelako giroa, zikina eta zakarra itxuraz. Ez da inon ageri ilunabar baketsuetako argi urdin, arrosa eta laranjarik ‹‹¡Agur, elementu librea!4››.
Gustatuko zaizuelakoan,
‹‹Adorea, ogia eta arrosak5››.
1 Natalia Ginzburgen Vida imaginaria liburutik.
2 Erakusketa honetako karteleko irudia.
3 Erakusketako diptikoko irudiak.
4 Pushkinen Al mar poema, Marina Tsvietáievaren Mi Pushkin liburuan itzulia.
5 Cookie Muelleren Caminar por aguas cristalinas en una piscina pintada de negro liburuko azken esaldia.
Kontzertuak
Ari Cardozo
Irailak 12 / 19:00
Dj set irekiera
Irailak 17 / 19:30
Kontzertua
Irailak 21 / 19:00
Kontzertua
Irailak 24 / 18:00
Kontzertua
Urriak 2 / 19:00
Dj set itxiera