Bareback
Izenburuak esploratzeko gogoari egiten dio erreferentzia, ziurgabetasunaren eremuetan barrena sartzeari. Arriskua, zaurgarritasuna, eta sortze-prozesuari bere bidetik jarraitzen uztea dakar berekin, ulertezintasuna, kritika edo akatsa gerta daitekeela onartuz. Garenetik ere jasotzen du zerbait, kontaktu intimotik. Irekierari beldurrik ez izatea, edozein dela ere.
Intuiziotik heldu nion erakusketaren proposamenari. Arantza, Idoia eta Xararen arteko lotura emandako zerbait bezala aurkeztu zitzaidan, asoziazio hori nola gertatu zen adierazteko gai izan gabe. Hala ere, bidean ikusi da hondakin izaera, egunerokotasunarekiko harridura, gorputzarekiko harremana eta tolesturak direla elkargunea haien plastikan.
Bakoitzak bere subjektibotasuna eraikitzeko eta adierazteko duen moduak beren sorkuntza bultzatzen duen grina islatu, eta, aldi berean, eraldatu egiten du. Prozesuak egitearen ekintza eta arteak norberaren izatea taxutzen duen modua konektatzen du. Bizitza intentsitate modu jakin batzuen pean sentitzeko nahia.
Sentsibilitatea sustatzea. Transmititzen saiatzea. Onartzeko prest egotea. Zuzen-zuzenean.
Azaroak 22, ostirala
18:30
Erakusketaren irekiera
19:00 Kulturate
23:00 Irati Taberna (Ferrerias 27)
Amaia Yaniz + Urbe (Jangeue). Soinuak eta musika dj set formatuan