Informazio gehigarria
Inaugurazioa
Irailaren 16an, 18:00etan
Erakusketaren ildora, parte hartzen duten artista eta bitartekariarekin proiektuaren aurkezpen publikoa (ongi-etorria) eta honen inguruko solasaldia
Ezkipean Batuak lan taldearekin topaketa irekia
Urriaren 5ean, 17:00etatik 19:00etara
Zallako Kultur Etxeko azken solairua ez da ohiko erakusketa areto bat, ekitaldi ezberdinetarako aretoa eta herriko kolektibo ezberdinentzako topaleku bat baita. Horregatik, orain arte, ez da inoiz horrelakotzat hartu. Egoera hau aprobetxatuz eta udalak espazioa utzi izanaren ordainetan, Ezkipean Batuak lantaldearekin, astero instalazio hauetan ikasteko eta haien artean hainbat gai jorratzeko biltzen den herriko emakume taldearekin, topaketa bat egitea proposatzen da.
Urriaren 5erako aurreikusten den jardunaldi honetan, elkar ezagutzeko eta iritzi ezberdinak trukatzeko aukera izateaz gain, bitartekariarekin bisita gidatu bat egiteko aukera zabalduko da; egite eta prozesu artistiko garaikideak, eskualde-eremu batetara hurbiltzeko helburuarekin. Jarduera hau jende guztiarentzat zabalik dago.