Ordutegia:

Asteartetik igandera

10:00 – 18:00

Lekua:

Zabalarte. Agurain

Partaideak:

Erakusketa: Joel Englund, Mayi Martiarena Litago
Performancea: Izarne Oyarzabal

Bitartekaria:

Estanis Comella

Testu kritikoa:

Izarne Oyarzabal

frozen water is still a liquid feeling,

Proposamen honen izenburua, frozen water is still a liquid feeling, Joel Englunden kanta batena da jatorriz. Babes ematen dion arkitekturako aretoetan eta xehetasunetan zehar dabilen muga da track hori bera, hiru sekziotan zatitua, eta antolaketa berri horretan, erreprodukzio iturrien arteko distantzia ere bere barnean hartzen duena. Topaketarako lekua zabaltzen dute Mayi Martiarena Litagoren marrazkiek, non frekuentzien kondentsazio modura agertzen den lerroa, idazketa arraroa edo notazioa balitz bezala. Sortutako atmosferari gainjartzen zaio Izarne Oyarzabalen lana, hustuz eta gainezkatuz, testuzko geruza eta presentzia iragankor gisara. Soinuaren eta eraikina osatzen duten materialen arteko ingurumarietan dabil erakusketa hau, eta berrosatutako mugak ukituz hausten diren gorputz ezberdinak jasotzen ditu.

programa

2024/07/06

12:00 Erakusketaren inaugurazioa eta aurkezpena

13:00 Izarne Oyarzabalen PERFORMANCEA, Estruktura biun bat.