Erakusgelaren ordutegia: 

astelehenetik ostiralera: 18:00–20:00
larunbatean: 10:30–13:30 / 18:00–20:00
Lekua:

Bastero Kulturgunea, Ondarreta Kalea, 1 20140 Andoain

Partaideak:

Madame Tytania Unlimited (aka Itziar Bilbao Urrutia), Miel Oyarzabal, Oier Iruretagoiena

Bitartekaria:

Iñaki Garmendia

Testu kritikoa:

Gizon txikia ez denenan -hylé-morphé (Iñaki Garmendia)

gizon txikia ez denean- hylé-morphé

Arin-astuna. Batek ezer jakin gabe, zuzenketa batzuk hauteman daitezke gauzak elkarren artean bermatzeko eta pausatzeko moduan, zalantza egitean gauza “mugituak” utzitako lorratzak inguruko espazio osoa eraginpean hartu eta beteko balu bezala.  Argazki bat –argazkia baino ez da geratzen–, “Kitchen’s Queen” izenburukoa, plater eta katilu mordoaren artean, zortzi titiko figuratxo bat; zentzugabekeria nabaria eta eldarniozkoa “escena de campo 6” obrako marrazkietan; edota “Pantocrator” baten figura metonimiko zirraragarria Argi-arkua obran.

Hitzaren imintziorik txikiena, “mugimendu” hautemanezina eta “betegarri” ikusezina; eta horretatik abiatuta, dena: takoidun zapata baten profila osatzen duten DM zati batzuk gauza bigun bat sostengatzeko bermea dira, eta pausatuta dagoen gauza biguna zatiketa eta itxitura da, arinaren eta astunaren artekoa, tamainarik gabeko baliokidetasunen eta eskalen joko horretan, gizontxoa –hori– ez dagoenerako. “Gizontxoak” egiteaz edo marrazteaz ari garenean bezala.

Jarduera osagarriak

Inaugurazioa: urriaren 4an 19:00etan

Erakusketaren aldi berean, bi jarduera osagarri proposatuko dira:

– Erakusketaren aurkezpena, Iñaki Garmendia komisarioa eta Miel OyarzabalOier Iruretagoiena eta Itziar Bilbao Urrutia artista gonbidatuen eskutik. | Urriak 4, ostirala,  19:00etan

An invitation to view: H.B. (2019); Edorta Langara “Pixi” (Andoain, 1972). Lehenik eta behin, Edorta Langarak (“Pixi”) “H.B.” (2006) instalazioa berriz bisitatzea proposatzen digu orain. Saio “mintzatu” baten bidez eta irudien eta soinu-sorpresa batzuen laguntzarekin, pieza hori egitera eraman zuen imajinarioan murgilduko gaitu. Erabateko esperientzia performatiboa, “Andoainen egina”. | Azaroak 9, larunbata, 18:00etan