Tira, esaten ari nintzena. Zurekin hizketan, kubata bat edaten, zigarro bat erretzen eta errautsa bere edalontzian botatzen ari den lagun despistatu horren irudia, erreakzio fotosentikor gisa baino ez dela existitzen nire begiaren hondoan. Nire buruak dio kanpoan dagoela eta ez barruan eta ez zait bidezkoa iruditzen, gizakiaren fetua, arrainarena, oilaskoarena, sugearena, beren lehen fasean dena begiak direlako. Eta bi eskuekin burua ireki dezaket meloi bat izango balitz bezala, gertatzen dena buruko eragiketen bidez ulertzen saiatzeko, baina nire burmuinari gehiegi eskatzen diodanean hark maitekiro eusten dit erakuslea ezpainen gainean eta esaten dit “isil zaitez, ni ere materia naiz”; izan ere, ezin zaio enuntziatu ezezaguneko galdera bati erantzun ulergarri bat emateko eskatu.
Tira, kontua da azken objektua (halakorik balego) ez dela sortzen bizi esperientzia nahasia (beste) narrazio koherente batean antolatzetik, non dena erabat integratuta dagoen, baizik eta enuntziatuaren, aitzakiaren, asmamenaren, seriotasunaren, berezitasunaren galdera hustetik, dena argitu arte eta galdera zeinuarekin aurrez aurre egoera puruan aurkitu arte.
programa
Irailaren 15ean 18:30ean
Irekiera eta aurkezpena artistekin
Irailaren 28an 19:30ean
Paula Guerreroren kontzertua, Kulturateko klaustroan