Lekua:

Hainbat lekutan, Markina-Xemein (Bizkaia):
Arretxinagako ermita,
Kartzeletxea,
Uhagon kulturgunea

Erakusketaren partaideak:

Eneko Borao, M.Benito Píriz, Myriam Rzm, Javier R. Pérez-Curiel, Alazne Lastra Crespo “Arakn3”

Bitartekaria:

Itziar Markiegi Oiza “Jana Jan”

Testu kritikoa:

Ohiane McGuiness Armendariz

harriak: ARRAKALAN FX

ARRAKALAN FX hainbat proposamen artistikok osatutako ekitaldia da, Markina-Xemeingo bi ur emariren artean gertatuko dena. Besteak beste, soinua, poesia eta performancea jorratzen duten lanek osatuko dute. Obrak eta artistak batera abiatzen dira eta elkar elikatzen dute esperimentaziotik, gorputzetik, soinutik, afektuetatik eta soinu-efektuetatik. Topaketa mutagarria da proposamen hau, eta ospakuntza ere bai.

 

Esperientzia ermitan hasiko da Eneko Boraoren danza_venganza piezarekin, eta gero Uhagon kultugunera joango gara M. Benito Pírizen The Most DramatiC Panda EVER autotunedun errezitalera eta Myriam RZMren Zarata Proto_Errituala kontzertura, Uhagon kulturguneko luncharen aurretik ahobizarra kentzeko. Jarraian ermitara joango gara, Javier R. Pérez-Curielen Buscar refugio al abrigo del sincretismo performanceaz gozatzeko, eta amaitzeko, kartzelara joango gara Arakn3k zuzenean emango duen Baila o Muere core saioarekin askatzeko.

programa
  • 12:30 AURKEZPENA
    • Arretxinagako ermitan (Arretxinaga hiribidea, 24)
  • 12:45 ENEKO BORAO. I Wish Your Death, precede a una lluvia helada (Danza_venganza)
    • Arretxinagako ermitan (Arretxinaga hiribidea, 24)
  • 13:30 M. BENITO PÍRIZ. The Most DramatiC Panda EVER (Autotunedun errezitaldia)
    • Uhagon kulturgune atzean (Xemein hiribidea, 10)
  • 14:00 MYRIAM RZM. Zarata Proto_errituala (Kontzertua)
    • Uhagon kulturgune atzean (Xemein hiribidea, 10)
  • 14:30 LUNCHA
    • Uhagon kulturguneko terrazan (Xemein hiribidea, 10)
  • 16:00 JAVIER R. PÉREZ-CURIEL. Buscar refugio al abrigo del sincretismo (Performancea)
    • Arretxinagako ermitan (Arretxinaga hiribidea, 24)
  • 17:00 ARAKN3. Baila o Muere (Zuzeneko saioa)
    • Kartzeletxean (Arretxinaga hiribidea, 12)