ARENATZarte
Enkarterri kalea 5, Gueñes (Bizkaia)
Ostegunetik igandera
11:00 – 14:00

Lekua:

ARENATZarte (Güeñes)

Partaideak:

Antonio MenchenIon Arregi eta Martin FerranKoenraad Van den DriesscheNestor Basterretxea

Bitartekaria:

Nader Koochaki

Testu kritikoa:

ur lurtsua, lur urtsua, harriak, hilobiak (Elena Martinez Rubio / Elena Galzusta)

harriak: “Barru, barren, barrene” erakusketa Güeñes

Barru, barren edo barrene esku pilota jolas bat da, lekuaren arabera izendapen desberdinak jasotzen dituena. Edonork parte hartu dezakeen jolas hontan adin mugarik gabe, sexu mugarik gabe eta norberaren gaitasunak elementu baztertzaile izan gabe jazotzen da jolasa, pilotan ez dakiena ere ibili daitekeelarik jolasean. Bestalde, gorputz, forma edo egitura baten barruan dagoenari esaten zaio barrua, barrena edo barrenea.

Erakusketa ibiltaria

Barru, barren, barrene erakusketa ibiltaria Beasaingo ezohiko leku batetik iritsi zaigu: Arriarango presatik. Ingeniaritza zibila eta artea uztartu zituen urtegi honek Urbidea, Nestor Basterretxearen eskultura-multzoa, bere dikean jaso zuen. Barruan, urtegiaren kontrol- eta mantentze-gelak ditu. Eskulturetako baten barruan sortutako erakusketa da Barru, barren, barrene, eta, Basterretxearen lanekin batera, Antonio Menchen, Koenraad Van den Driessche, Ion Arregi eta Martin Ferran artisten lanak biltzen ditu. Erakusketa esperimental baten bigarren kapitulu gisa zabalduko da erakusketa Gueñesen; izan ere, ikusgai dauden lanak martxan daude, eta garatu egiten dira esku hartu ahala.