Egungo inguruabarretan, kontzentrazioak eta diasporak, inposizioak eta oztopoak, gorputzen eta tokien memoriatik berragertzen dira. “Normala” baino egoera sentikorragoan al gaude? Azalak, petaloak eta hormak lodiegiak edo meheegiak dira? Barrualdeari eta kanpoaldeari, entzierroari eta publikoari buruz dugun pertzepzio espaziala handituta dago. Gutako batzuentzat (gorputz batzuentzat) gai horiek beti egon dira presente, eta orain, ezohiko inguruabarretan, indar handiz azaleratzen dira.
Topaketaren mugako gune hori -gorputzaren, lurraldearen eta kulturaren kontakturako gunea- normaltasunez eta arriskugarritasunez urruntzaile ikusten hasten da. Nola eragingo dio horrek beste gorputzekiko topaketari, edo lehen ezagunak ziren eta orain arraroak diren beste gorputzekiko topaketari? Nola egingo dugu hain beharrezkoa dugun informazio-trukea eta gainerakoen “barneratzea”?
Gai kritiko horien inguruan hitz egiteko gonbita gorputzetik, performatibitateetatik eta espazioetatik abiatuta praktikak eta ikerketak egiten dituzten artistengana zabaltzen da. Antzeko gorputzak, besteen gorputzak edo digerituak izateko prozesuan dauden gorputzak
Egitaraua
- 12:00 Aurkezpena Arretxinagako San Migel baselizan.
- 12:30 – 13:15 Arretxinaga ermita. Nazario Díaz| Háblame, cuerpo (performance)
- 13:30 – 17:45 Arretxinagako zubia. Saioa Olmo| Etorkizuna xuxurlatuz (soinu-instalazioa) Instalazioa egun osoan bisitatu ahal izango da, 12:30etatik 17: 30etara.
- 14:00 – 17:45 Espetxea. Eszter Katalin| Mária Vörösben/Mary in Red (bideo dokumentala) dokumentalaren 4 emanaldi. Iraupena (29 min.)
- 14:00 – 14:30
- 14:45 – 15:15
- 16:30 – 17:00
- 17:15 – 17:45
- 15:00 Lunch | Uhagon Kulturgunean
- 18:00 – 18:45 Uhagon Kulturgunea. Myriam Rzm+Unai Kerexeta+Joel Englund | Sonar el árbol (kontzertua)