Abiadura garaietan, denak du desagertzeko arriskua. Lehen bizitza zegoen lekuetan, hutsunea dago orain eta, batzuetan, ezta memoria ere. Erlikia izatera kondenatutako oroitzapena hondakinekin korapilatzen da, eta eguneroko espazioa momentu horretan bihurtzen da toki alienatu bat.
Artea ahanzturaren logika eteteko gai da. Bere kokalekutik, memoriak suspertzen ditu eta bizipenari eusten dio, norbanako zein taldeko esperientzia baten berrirakurketa politiko bat balitz bezala. Kontakizun subjektiboetan proiektatzen dira sentimendu komunak, gure bilakaera berrirakurtzeko elkarguneak sortuz. Orduan, artearen artifizioa gure bizimoduaren aukeraren erradikalizazio baten mailan jartzen da, aldi berean norberarena eta besterena den narrazio baten parte izatera behartzen gaituen erretolika baten moduan ia.
Baina, hausturaren ondoren, isiltasuna dator. Zer geratzen da begirada kentzen denean? Nola finkatzen da aldakorra dena? Une horren ezagutza dago erakusketaren azpian. Ez dago zabalkunde poetikoaren gaineko kontrolik. Ez dago elementu ukigarririk, beste bizimodu batzuetan sinetsarazi zigun esentzia haren arrastorik ba ote dagoen frogatzeko aukera emango digunik.
Inaugurazioa: ekainaren 22an, 19:00etan. Bisita egingo da artistekin eta komisarioarekin batera
Garraioak: trena FEVE Bailen kalea, 2 (48003 Bilbo) eta autobusa Bizkaibus