Uztailaren 27an
Ereregiz doinuak lanean, herri-kultura eta folkloretik abiatzen dira artistak, lurralde berriak arakatzeko; batzuetan, ageri-agerian eta beste batzuetan keinu txiki bat eginez, baina beti bizi izan duten kulturarekiko interes pertsonala adieraziz. Horri esker, mikro-tributuen bizikidetza lortzen dute. Proposamen gehienen ardatz egituratzailea soinua da, bai hizkuntza testuala edo musikala erabiliz, bai adierazpenik materialenean (gradu desberdinetan), soinuaren, hizkuntzaren, herri-musikaren eta herrikoia ez den musikaren, herri-artearen eta herrikoia ez denaren arteko desberdintasuna berraztertuz. Baina betiere alderdi ludikoa ahantzi gabe: ospakizuna da eta.
Proiektuak: Txaranga Urretabizkaia, Garazi Navas, Tripak Kolektiboa, Oholtza, Verde Prato
Bitartekaria: Miguel A. Garcia (aka Xedh)
Ordua: 12:30-etatik aurrera
Lekua: Markina-ko hainbat lekutan
12:30 Xemeingo elizaren parean.
Txaranga Urretabizkaia. Haize eta mugimendu taldea: Luis André, Luis Candaudap, Terri Florido, Jon Mantxi, Fito R. Escudero, Sara Padilla, Unai Requejo, Ibon RG, Myriam Rzm, Fernando Ulzión, Lars Windgun.
13:30 Arretxinagako S. Miguel ermitaren bide ondoan.
Garazi Navas. Akordeoia eta musika klasiko garaikidea.
14:30 Uhagon Kulturguneko terrazan: Lunch
16:00 Uhagon Kulturgunearen atzealdean.
Tripak kolektiboa. Antzerkia: Andrea Berbois, Maite Mugerza, Marina Suarez Ortiz de Zarate, Natalia Suarez Ortiz de Zarate.
17:00 Arretxinagako S. Miguel ermita barruan.
Oholtza. Bertsoak eta eskultura: Beñat Krolem, Xabat Galletebeitia, Josune Aramendi.
18:00 Xemeingo elizaren ondoko arkuan.
Verde Prato. Herri-abesti esperimentalak: Ana Arsuaga