Lekua:

ARENATZarte (Güeñes)

Partaideak:

Diego VivancoEstibaliz SádabaIago Rey de la FuenteIrati InorizaMiriam Isasi

Bitartekaria:

Leyre Goikoetxea

harriak: exposición “cuando el arte es una forma de comportamiento…”*

Ekintza agerian dago. Objektu orok aurreko ekintza bat adierazten du, manufakturatua edo ekoiztua. Ikus-entzunezkoan ikusi eta entzun dezakegu ekintza. Eskulturak sentiarazi egiten digu, eta fisikoan, espazio-inbasioan, eta gure gorputzaren leku eta denbora berean hautematen dugu.

Urteak joan eta urteak etorri, artista eboluzionatu eta inboluzionatu egin da. Sorkuntza-prozesu ororen egile erromantikoa, edo ideatzaile hedatua. Artistaren figura zabala eta zehatza, eta aldi berean, handia eta hedatsua. Lanbide bat da. Hura mugatzea, ordea, oso korapilatsua da.

Testuinguruko artisten obrei buruzko azterketa txiki bat eginez, gaurkotasunaren erantzun kritikoa sortu nahi da. Askotariko obrak –batzuk oso zuzenak, beste batzuk poetikoagoak, eta baita gaiarekiko urrunak diruditen arren hura ukitzen dutenak ere– erabiliz, galderak, zalantzak, interesak eta, agian, erantzunak proposatu nahi ditugu.

*          “Artea jokaera denean, softwarea hardwareari nagusitzen zaio sormenaren esparruan.” Roy Ascott-ek halaxe ulertzen zuen, 1967an, jardueraren, jarreraren, jokaeraren, estiloaren eta jarraibide edo ekintzaren garrantzia, objektu artistikoaren materialtasunaren aurrean. Erakusketan ikus daitezkeen obrek pentsaera horren isla izan litezke.


Bisita-orduak ARENATZarte-n :
ostegunak, ostiralak eta larunbatak: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00
igandeak: 11:00-14:00

Garraioaktrena FEVE Bailen kalea, 2 (48003 Bilbo) eta autobusa Bizkaibus