Lekua:

Micaela Portilla (Dulantzi, Araba)

Partaideak:

Leo Burge, Oier Díaz AranzetaElisabeth Domínguez RanIgnacio Sáez o la Lengua ObesaImagen 29**

Bitartekaria:

Olatz Otalora

harriak: exposición “erromantiko”

Hau, edo antzeko zerbait, kontatzen du Cady Nolandek: New Yorkeko kale bat jaisten ari da mutiko bat, eskuan izozki bat duela; bat-batean, telefono-kabina baten kontra jaurti du izozkia. Astebete emango dugu Dulantziko Kultur Etxean, eta hango aretoan izango duzue ikusgai gure lana. Erakusketa bat antolatu behar da. Imajinatzen ari naiz: arrosa-koloreko izozki bat, kukurutxo zeharo ziztrin batean, eta kabina urdin bat, mutiko ilehori bat, itzalean (eguzkiak jotzen du), eraikin oso altu baten azpian. Kalean behera doa mutila, ez dago zalantzarik: jaisten ari da. Eta, bat-batean, izozkia kabinaren kontra. Irudi bat lortzen badugu, erlazio plastikoki berariazko batean izango da.

Ikus dezagun zer gertatzen den. Nik erlazioa aztertuko dut, ea non dagoen txuika, norbaiti masailean musu bat ematean bezala: mm-hpf! Horretxen bila nabil.

Apirilak 20