harriak: exposición “halo”

HALO ingeleseko akronimoa da: High Altitude-Low Opening (Altuera handia – Irekiera txikia). Izan ere, termino hori erabiltzen da paraxutismoan egindako era guztietako jauziak izendatzeko, baina, aldi berean, gorputzen inguruan sortzen den energia adierazteko terminoa ere bada.

Hutsean jauzi eginez eta paraxutaz lurreratuz, eremua miatu eta orekan dauden espazioak aurkituko ditugu. Beti dago desberdintasun-tartea kontatu digutenaren eta ikusten dugunaren artean.

Lurreratzen den paraxutistak, esperientziaren bidez, espazio hori zehaztu eta esanguraz janzten du. Aurretiaz ezagutzen zuena, bere sena eta eremuak erakusten diona erabili behar ditu gidatzat, bere miaketatik abiatuta kontakizun berri bat sortzeko.

Definitzeko prozesuan dagoen espazioa burututakoa baino indartsuagoa da.

Erakusketa honetan, objektuak, prozesuak eta paisaiak birpentsatu eta zalantzan jartzen dituzten lanak erakutsiko ditugu.

Lehen unean, lurreratzen garenean, nahasketa eta desorientazioa agertzen dira.  Objektua eta espazioa biltzen dituen HALO horrek zalantza sortzen du, baina aldi berean zerbait kontatu nahi digu; hortik sortzen da, hain zuzen, zalantzarako espazioa.

Bisita-orduak:

ostegun, ostiral eta larunbatetan: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00
igandetan: 11:00-14:00