Esan daiteke paisaia ehunka urteko geruzez osatutako palinpsesto bat dela, oroitzapenak, eraldaketak, ideiak eta begiradak biltzen dituena. Hartaz dugun pertzepzioa gure oroimenean pilatzen diren ikuskari horien guztien ondorio da.
Paisaia ez da naturaren sinonimoa, pertsonaren eraginaren emaitza baizik, bere ekonomiaren eta kulturaren bidez natura eraldatu eta hartara egokitzen baita. Kultura-konnotazioak dituen kontzeptu bat da, ikur-kode gisa irakur daitekeena. Kode hori, orobat, bere orainaren, iraganaren eta etorkizun proiektatuaren isla kultural, sozial eta politiko bat da. Horrenbestez, paisaia kontzeptuak «ikusteko modu bat» dakar berekin; hau da, begirada eraiki bat, testuinguru eta ideologia batekin bat datorrena.
Gehienetan, ikusi nahi ditugun paisaiak ikusten ditugu, paisaiaz dugun ikuskera zalantzan jartzen ez dituztenak, hain zuzen. Izan litekeenaren eta oraindik ez denaren, eta izan zenaren edo izan zitekeenaren ideia bukoliko eta nostalgiko hura bezalakoa.
Edurne Gonzalez Ibañez, Ainhoa Akutain, Igor Rezola Iztueta eta Maria Bocosen lanen bidez, palinpsesto horren geruzak ikusten dira, eta geruza horiek askatu egiten dira, paisaiak existitzeari utzi arte. Beraz, paisaiaren pertzepziozko geruza horiek kontzeptu- eta adiera-gainezarpen bat osatzen dute, paisaiaren eraketa sozialari buruzko hausnarketa baten isla.
Inaugurazioa: urriaren 6an, 19:00etan. Bisita artistekin eta komisarioarekin batera egingo da
Bisita-orduak Bastero Kulturgunean:
astelenetik ostiralera: 18:00-20:00h
larunbatetan: 10:30-13:30h / 18:00-20:30h