astelehenetik zapatura: 17:30 – 20:30
inaugurazioa: irailak 20, 19:00h.
Bisita gidatua. Ana Isabel Ugalde: urriak 20, 12:00etan

Lekua:

Kulturate, Azoka kalea, 1 Arrasate (Gipuzkoa)

Partaideak:

Daniel LlaríaNatalia SuárezAlazne Zubizarreta

Bitartekaria:

Leire San Martin

Testu kritikoa:

Itzuli barik  (Iraitz Agirre)

harriak: “itzuli barik”

Alazne Zubizarretak, Daniel Llaríak eta Natalia Suárezek euren azken lanak aurkeztuko dituzte Kulturaten. Irekiera sentsibleak mundura, nora iritsiko ote garen zalantzak, nondik abiatzen garenaren ziurtasunak bezainbesteko garrantzia duten prozesuak. Alazne, herritarra eta kitsch-a, baita bere lanean agertzen diren sinbolo rekurrenteak: aizkorak, kateak, arantzadun pilotak, panpinak, diseinua da, ala artea? Bandera bat, agian gerra egiteko, mamia eta azala urtu eta nahasten dira, objektu artistikoa desakralizatu egiten da. Dani, kasualitatez erabiltzen ez diren materialak. Tela hautsiak, maskorrak eta harriak, gertutik lanerako bata gorriak eta hormigoia dira. Lanari eta arte produkzioari erreferentziak. Nola gurutzatzen dira klasea eta genero identitatea edo lana, objektua irakurtzerako orduan? Natalia, koadro asko koadro bakar batean, pintura begiratzearen plazerra. Koadro bakoitza ‘istripu’ bat da hasieran, eta ondoren intuizioz eraikitzen da, buelta eman, eta barnekoa kanpokoarekin komunikatu dadin uzten da, pinturaren atzean dagoena bilatzeko nahia transmitituz.

Erakusketa batera sartu, korridoreetan zehar ibili, begiratu piezei, erakustaretoko testua irakurri, sarrerako liburuxka hartu. Ohiko egitekoak dira, denok egiten ditugunak, denok gure gain hartzen ditugunak. Erakusketa erakustaretotik harago planteatu nahi duen proiektua da Barik, artea lantzeko tresna hainbat elkarbanatzeko espazio kolektiboa sortzea du xede. Gazte eta artista talde bana. Arteari buruzko elkarrizketak, musikaren ingurukoak, jaiei buruzkoak. Ezin da hitzez itzuli artistak sortzen duen hori. Arte garaikidea herritartzeko formak eta zentzua. Abesti mitikoen bertsioak kitarraz, eta afaltzeko pizza.

Galdera zuzenak, deserosoak bezain beharrezkoak. Nola jakin pieza bat amaitu dela? Artistari egiten duena gustatzen zaion ala ez. Eta sortu berri duen hori gustatzen ez zaionean, zer gertatzen da? Zenbat denbora behar den hori guztia egiteko, eta zenbat balio duen egiten denak. Pentsatu nahi dut bitartekaritzaren esparrua horixe dela, nola erantzun jakin ez baina saiatzea dagokigun galderak aktibatzea, itzuli ezin dugun horri buruz hitz egiteko modua bilatzea.

Jarduera Osagarriak

Irailak 6,7,8:

– Arte Laborategia. Alazne Zubizarreta, Daniel Llaría, Natalia Suárez eta TTAK! gazte taldea

TTAK! gazte-taldeko partaideekin batera egindako arte laborategitik ateratako argitalpena.

Irailak 20, 19:00etan:

– Bertso-saioa. Miren Artetxe, Maddi Gallastegi, Maider Arregi, Ane Zuazubiskar.
– Bertsio-kontzertua. Ekiñe Casado

Urriak 20, 12:00etan:

– Bisita gidatua. Ana Isabel Ugalde

Eskerrik asko!!

Jon Garai, Jone Uriarte, Amaia Etxabe, Jone Zubizarreta, Maddi Gallastegi, Libe Argoitia, Iraitz Agirre, Marta Montiano, Ane Santa Cristina, Izar Ruiz de Austri, Izaskun García, Olaia Calvo, Ixiar Okina, Garazi Barrena, Olatz Zuazubiskar, Ekiñe Casado, Uxue Sampedro, Ana Isabel Ugalde, Arrasateko Zientzia Elkartea, Amaia Bengoa, Miren Artetxe, Maider Arregi, Ane Zuazubiskar, Alazne Zubizarreta, Daniel Llaría, Natalia Suárez.