Jantzizazu artefaktaren ardatza jai-giroaren unibertsoa da.
Pandemiak bizi garen pisu edo etxeen barrualdeko osasun-erbestera bultzatu gaitu, non lanaren, betekizunen eta mugaren poloan harrapatuta geratu garen. Testuinguru horretan, jai-giroaren ezak agerian utzi eta berrezarri egin du gure jaiaren egiturazko behar kolektiboaren zentzua.
Jantzizazu artefakta ez da oso serio hartu behar, gehiegikeria, plazera eta barrea oinarri baititu. Ez da aztertu beharreko fenomenoa, baizik eta dantzan aritzeko
jaialdia.
T.S. Elliotek Four Quartets (Lau kuarteto) liburuan hau idatzi zuen: “(…) esperientzia bizi genuen, baina zentzuak ihes egin zigun; eta zentzurako sarbideak berrezartzen du esperientzia beste modu batean”.
jarduera osagarriak
Folklore Fikzioa. Buruhandiak, munstroak eta alegiazko izakiak.
Urriaren 27an (asteazkena) eta 28an (osteguna), 17:00-19:30
15 urtetik gorako 12 pertsonentzako jarduera da.
Folklore Fikzioa tailer-laborategiak fikziozko iruditegi esperimentala sortu nahi du jaiadierazpenaren forma batetik abiatuta: ohiko arauetatik kanpoko jantziak sortzea (buruhandiak eta jantziak). Tailerra zuzenean erregistratuko dute Zuzenders taldekoek marrazkien bidez.
Tailerraren emaitzak eta marrazkiak erakusketaren parte izango dira.
Kontzertua: The Zuzenders.
Urriaren 29an (ostirala),
18:00etan.
Kontzertua Jantzizazu artefakta erakusketaren beste pieza bat da, hain zuzen ere erakusketaren bigarren zatiari bidea irekiko diona. Bigarren zati horretan txertatuko dira Folklore Fikzioa tailerreko materialak.