Mala xena nunca muere erakusketa premia batetik sortu da, eta premia horri beste premia batekin erantzuten diogu, zehazki, amiltze batekin. Duela bi hilabete eskas egindako Xena erakusketan* zehatza dena hautatzea eta beste aukera batzuetara zabalik geratzen dena esploratzea da gure proposamenaren oinarria. Basakeriaz eta arriskuaz eusten diogu espazioarekin talka egiten duten materialen fisikotasuna entzunarazteari, eta eusten gaituzten konbikzio gutxietako bat nola finkatzen den ikusten dugu: erakusketa bat beti da prozesu irekia, aldakorra. Hortaz, hau ez da erakusketa ibiltaria.
Berriz deituak izan diren hiru artista gazteek (M. Benito Píriz, Ander Perez Puelles eta Ainhoa Lekerika) praktika bateratu baten esperientzia suspertzen dute berriro, lan-corpus beraren gainean, eta praktika hori Kulturateko klaustroan herrestatu, lotu, itsatsi eta berreragiten dute. Bere aniztasunean, espazioan bat egiten dute euren artean espero ez diren harremanak ezartzen dituzten piezek eta ekoizpen‑saioek: M. Benitok olanetan inprimatutako argazkiak aurkezten ditu, eta lan horrek hitza ematen dio bere belaunaldiari eta hiri-kultura hartzen du abiapuntutzat; Ainhoak espazioko puntuen bidez marrazten ditu formak, eta horien presentzia topaketak eragiteko baliabidetzat hartzen da; Anderrek grabatzeko erabakiaren objektu autonomo gisa erabiltzen du kamera, eta bideo bat aurkezten du, oihal- eta plastiko-egitura batekin lotuta. Egitura horren forma egitetik sortzen da.
Mala xena nunca muere erakusketak iraunkortasunari, hausturari eta umoreari egiten die erreferentzia, arte-lanaren antzeko material gisa.
*XENA, Horcasitas jauregia, Balmaseda (Bizkaia). 2021eko uztaila. HARRIAK programa
Susana Talayero