«Lucky» filmaren baitan, publikoari errealismoa definitzeari buruzko moduaz hausnarraraztea nahi duten bi baieztapen planteatzen dituen funtsezko elkarrizketa bati egin behar diogu aurre.
– Ikusten duzuna baino ez dago.
– Halere, zuk ikusten duzuna ez da nik ikusten dudana.
«Lucky» zahartzaroari eta heriotzarekiko hurbiltasunari buruzko film luzea da; nola, bat-batean, aurrez aurre egiten dugun topo urteetan alboratuta eduki dugun horrekin. Lucky bizitzaren azken txanpan dago eta bere burua aurkitzeko bidaia bat egingo du, argialdiaren bila. Eszena horretan, berorrek errezitatuko du –ozen eta nolabait entzuleari zuzenduz— «errealismoaren» definizioa: gauzak diren bezala ikustea, aldaketarik gabe, eta horretarako prest egotea.
Raisa Alava, Alberto Albor eta Ane Rodríguez artistak gaur egun errealismoa ulertzeko hiru era dira; hiru ikuspegi desberdin, ikusleei erakusteko zein diren sortzaileak bultzatzen dituzten egungo erreferenteak.