Nagoreren, Camiloren, Sararen, Ikerren eta Iñigoren jarrerak badu naturala eta, aldi berean, hedagarria den zerbait lanean ari direnean. Horrek geldiarazi egiten nau bitarteko, euskarri, testuinguru eta zentzu batetik besterako trantsizioaren bizitasunean. Uste duguna eta ustez desiratzen duguna aldarazten duen egonezinean, arintasunean eta aldakortasunean.
Ustez hutsik zegoenaz arduratu eta hura betetzen duten prozesuak dira; belarra balira bezala hazten dira, beste gauza batzuen artean, erdian. Bai eta gauza horien azpialdean ere. Goitik behera; behetik gora. Aldeetarantz. Haietara hurbiltzen dira. Agian, gainezka ere egiten dute.
Erakusketa honen izena Mi si appiccicano le nuvole izan zitekeen; gure artean, gauzen artean zerbait gertatzeko aukeraz hitz egin zen, zer gerta zitekeen jakin gabe, eta, orduan “eskuak lainoak balira bezala” mugitzeaz. Baina garrantzi handiagoa izan zuen lagun baten presentziak, ezagun baten izenak, bi hitzen soinuak. Bihotzaldi bat. UNDER GRASS.
Ekintza osagarriak
inaugurazioa
Irailaren 23an, Kulturaten, 18:00etan.
Erakusketaren aurkezpena eta artistekin solasaldia.
Irekiera, 19:00etan
Judy-ren kontzertua
Urriak 12an, 19:00etan.
Judyren kontzertua (Iker Ruiz de Apodaka).
Zuzeneko dantza-musikara eta haren prozesuetara hurbiltzea.