fem tour truck bilbon
Bilbo, irailak 15, Jesusen Zerbitzarien kaia.
Eraldatutako kamioi bat arte-areto ibiltaria izango da, 2016ko deialdira aurkeztutako bideoarte, performance eta aktibismo lan onenak erakusteko. Era berean, jardun artistiko feministei buruzko tailerrak eta eztabaidak antolatuko dira.
Egitaraua
12:00 Fem Tour Truck jaialdiaren AURKEZPENA.
13:00 PERFORMANCE Gastronomikoa, Gerrilla Sukaldea.
16:00 TAILERRA: FEM TOUR TRUCK STENCIL, telazko adabakietan stencil/txantiloien teknika bidez estanpatzeko tailerra. Etorri eta eraman emakumearen borrokarekin lotutako ikono erreferenteak, pentsamenduak… izango dituzten adabakiak, oso modu sinplean eta sortzailean. www.trucarec.wordpress.com
17:00 TAILERRA: “(RE)PRESENTARNOS” Feminismoan oinarritutako ikus-entzunezko sorkuntza.
Emakumeek ikus-entzunezkoen ekoizpenean izan duten ordezkaritzari, eta gure kontakizunen sortzaile eta protagonista bihurtzeko prozesuari buruzko tailer praktikoa. Tailerraren bitartez, ikus-entzunezkoen kulturan nabarmendu den emakumeei buruzko diskurtso hegemonikoa aztertzen da. Era berean, gure aniztasuna irudikatuko duten eta gure lengoaiak eraikitzen lagunduko diguten diskurtso berriak eraikitzeko bideak esploratzen dira. Ikus-entzunezko produktuak aztertuko ditugu, gure ikus-entzunezko produktuak sortzeko gakoak emango ditugu eta denbora errealean sortzeko eremu bat izango dugu.
Tailerra Irantzu Varelak koordinatuko du, Faktoria Lilako koordinatzailea eta La Tuerka TV esparru feministako El Tornillo saioaren sortzailea.
18:00 KONTZERTUA: Magmadam.
19:00 MAHAI-INGURUA: Praktika artistiko feministak: emakume ekoizlearen eginkizuna. Histeria kolektiboa, Irantzu Varela, Itziar Markiegi, Idoia Marañon, Goiuri Go Freak.
20:00 Hautatutako bideoen PROIEKZIOA.
21:30 Bideo irabazleen PROIEKZIOA.
22:00 DJ Goiuri Go Freak.
EKINTZA JARRAITUA eta parte-hartzailea: neskentzako kartoizko pankartak. SIRAKUSI.
Eta Baias artisau-garagardo zoragarria.