first thought best
First Thought Best (asmo lehena onena) eremuak programak ekoiztutako erakusketa kolektiboa da, eta “2014ko erakusketa” deialdian aukeratutako egileak biltzen ditu, hemen eta orain kontzeptuak nabarmentzeko asmoz. Erakusketa euskal arte-esparruari lotuta dago, eta erakusketa-formatuan aurkeztea eskatzen duten lan eta proiektuak agerraraztea du helburu, horrela harrera publikoko eremu bat aktibatzeko.
Deialdian parte hartu duten artistak hainbat belaunalditakoak dira, eta orotariko interesen arabera garatu dituzte euren prestakuntza-ibilbideak. Halere, artista horiek euskal esparruarekin duten loturak eta denbora zehatzak arte-errealitatearen behatokitzat jarduten duen lan-tokia egituratzen du eta, eremu horretan, “sistema”, “testuingurua”, “komunitatea”, “instituzioa” eta pareko nozioak paradigma saihestezinak bihurtzen dira.
Eremuak-eko Lan Batzorde Teknikoa (Peio Aguirre, Beatriz Herráez eta Itziar Okariz ez ezik, Agar Ledó Arias Vigoko MARCOko programazio-burua ere izan da kanpoko gonbidatu moduan) arduratu da erakusketarako lanak aukeratzeaz, eta aipaturiko aniztasuna islatzeko ahaleginean, aukeratutako artisten lanak era guztietako formatuetan eta euskarrietan bildu ditu.
Erakusketa horrek gaur egungo artean garatzen diren jarduera-ildo eta jardunetako batzuk agerrarazi nahi ditu, eskultura, irudia, margoa, ikus-entzunezko mintzaira eta performancea erabiltzen duten lanen bidez. Erakusketan ikus daitezkeen gaietako batzuek natura eraikia eta paisaia, naturala nahiz industriala, dute aipagai (Domínguez, de Diego, Buchwald & Koochaki, Elgoibar); irudikapen mediatikoko sistemak eta irudiaren “desordena” egungo testuinguru ekonomiko eta politikoan (Marte, Sádaba); kontsumo-gizartearen saturazioa eta herri-kulturari lotutako ikonografiak (Alfaro, Llaría); eskultura eta formen eta zeinuen birziklatzea (Crespo, Baldés); alor linguistikoa eta subjektiboa bateratzen diren mundu pertsonalen sorrera (Aitzkoa, Montón, Bilbao); instituzioen kontrol-sistemak eta -dinamikak (Otamendi); diseinuaren, artearen eta hezkuntzaren bidegurutzea (Arenzana); edota hizkuntza komunikazioko arazoa, performancearen bidez (Urra).
Halatan, First Thought Bestek gertakari bat marrazten du, gaur egun gertatzen ari denaren irudia. Argazki posible askoren artean bat. Bat, orainean. First Thought Best izenburuak Allen Ginsbergek berezko idazketa deskribatzeko erabili zuen esaldia, ia eslogana, du aipagai: “Lehen pentsamendua, pentsamendurik hoberena”. Berehalakotasunaren poeta eta 50eko hamarkadako Beat Belaunaldiko figurarik ospetsuenetako bat izan zen, eta unearen transkripzioa erabiltzen zuen konposatzeko metodotzat.
Contexto de la exposición
First Thought Best se inicia en las respuestas recibidas a una convocatoria abierta del programa eremuak a la que se presentaron más de un centenar de propuestas y, como el programa en el que se inscribe, se construye (“en directo”) a partir de la puesta en relación de discursos y prácticas artísticas.
La exposición nace de la necesidad de visibilizar proyectos y obras de artistas repensando el formato de la exposición colectiva, reflexión que se da en conversiones mantenidas con artistas y profesionales del sector en distintas mesas de trabajo y encuentros organizados desde el programa eremuak en su recorrido. Así, eremuak retoma esta problemática y pone en marcha a principios de año una convocatoria específica que tiene como objetivo la participación en esta exposición colectiva.
Desde la puesta en marcha de eremuak en el mes de diciembre de 2010 una de las líneas de trabajo principales del programa ha sido la de identificar las necesidades y discursos presentes en las prácticas artísticas contemporáneas, así como el impulsar acciones que contribuyan al enriquecimiento y la implementación de estos debates.
En esta línea, la muestra pretende funcionar asimismo como un lugar de encuentro entre artistas, críticos, comisarios, propiciando intercambios entre distintos procesos de trabajo.