halfhouse 2016
eremuak-en Batzorde Teknikoak eta Halfhouseko kideek, Josu Bilbao Ugalde aukeratu zuten 2016ko Halfhouse-n egonaldirako.
eremuak programak egonaldi-deialdi bat ireki zuen, Halfhousekin lankidetzan, Euskal Autonomia Erkidegoko artistentzat. Deialdiak arte bisualen testuinguruan lan egiten duten artistei eta/edo sortzaileei laguntzea du helburu.
Egonaldia abuztuaren 1etik irailaren 30era bitartean egin zen Bartzelonako Halfhouse espazioan, eta espazio horretan bertan artistaren Esaná erakusketarekin amaitu zen. Erakusketa urriaren 1ean inauguratu zen, 12:00etan.
Halfhouse irabazi asmorik gabeko espazioa da eta artearen esparruko proiektuak garatzen ditu. 2009an fundatu zenetik 2018ra bitartean, proiektua sortzaileen (Sinéad Spelman eta Alberto Peral artistak) etxebizitzan garatu da. Denbora-tarte horretan, nazioko zein nazioarteko artistek euren lana aurkeztu eta workshop-ak egin dituzte Halfhouse-n, eta espazioko ekintzen artean beti izan da oso garrantzitsua artisten egonaldia. 2016az geroztik, Halfhouse-k egonaldien akordio bat sinatu zuen eremuak-ekin, urtero Euskal Herriko artista edo sortzaile bat gonbidatzeko.