halfhouse 2022

ebazpena

eremuak-en Batzorde Teknikoak eta Halfhouseko kideek, deialdian jaso diren proposamenak aztertu ondoren, Irantzu Yaldebere aukeratu du 2022ko Halfhouse-n egonaldirako.

eremuak arte garaikidean testuingurua sortzeko Eusko Jaurlaritzaren programa irekia da. Gaur egun, KULTURA GARAIKIDEAREN NAZIOARTEKO ZENTROA, SAk (“Tabakalera”) kudeatzen du. eremuak-en xede nagusia da artista eta sortzaileei plataforma bat eskaintzea, eztabaida eta topaketarako giroa sortzea, eta errealitate artistiko garaikidearen behatoki izango den lantoki bat gaitzea.

eremuak programak 2016tik  egonaldi-deialdi bat ireki zuen, Halfhousekin lankidetzan, Euskal Autonomia Erkidegoko artistentzat. Deialdiak arte bisualen testuinguruan lan egiten duten artistei eta/edo sortzaileei laguntzea du helburu.

deialdiaren egutegia

  • Eskaerak aurkezteko epea 2022ko apirilaren 1etik maiatzaren 20ra arte izango da.
  • Hautaketaren emaitzak maiatzaren azken astean argitaratuko da eremuak-en webgunean: eremuak.eus

egonaldiaren egutegia

  • Egonaldia 2022ko uztailaren 4tik (astelehena) irailaren 2ra (ostirala) bitartekoa izango da.
  • Erakusketa irailaren 3an (larunbata) inauguratuko da.

Halfhouse irabazi asmorik gabeko espazioa da eta artearen esparruko proiektuak garatzen ditu. 2009an fundatu zenetik 2018ra bitartean, proiektua sortzaileen (Sinéad Spelman eta Alberto Peral artistak) etxebizitzan garatu da. Denbora-tarte horretan, nazioko zein nazioarteko artistek euren lana aurkeztu eta workshop-ak egin dituzte Halfhouse-n, eta espazioko ekintzen artean beti izan da oso garrantzitsua artisten egonaldia. 2016az geroztik, Halfhouse-k egonaldien akordio bat sinatu zuen eremuak-ekin, urtero Euskal Herriko artista edo sortzaile bat gonbidatzeko.