halfhouse 2025

eremuak-en Batzorde Teknikoak eta Halfhouseko kideek, deialdian jaso diren proposamenak aztertu ondoren, Idoia Leache aukeratu du 2025ko Halfhouse-n egonaldirako.

eremuak programak 2016tik  egonaldi-deialdi bat ireki zuen, Halfhousekin lankidetzan, Euskal Autonomia Erkidegoko artistentzat. Deialdiak arte bisualen testuinguruan lan egiten duten artistei eta/edo sortzaileei laguntzea du helburu.

Halfhouse irabazi asmorik gabeko espazioa da eta artearen esparruko proiektuak garatzen ditu. 2009an fundatu zenetik 2018ra bitartean, proiektua sortzaileen (Sinéad Spelman eta Alberto Peral artistak) etxebizitzan garatu da. Denbora-tarte horretan, nazioko zein nazioarteko artistek euren lana aurkeztu eta workshop-ak egin dituzte Halfhouse-n, eta espazioko ekintzen artean beti izan da oso garrantzitsua artisten egonaldia. 2016az geroztik, Halfhouse-k egonaldien akordio bat sinatu zuen eremuak-ekin, urtero Euskal Herriko artista edo sortzaile bat gonbidatzeko.