HARRIAK 2017
Koordinazioa: Jon Otamendi
HARRIAK programaren 2016ko bertsio pilotoaren ondoren, eremuak-ek bigarren edizioa jartzen du martxan: HARRIAK 2017
HARRIAK arte garaikideko programa da, arte bitartekaritzarako, erakusketarako eta dibulgaziorako espazio berriak sortzeko helburua duena.
Programa Euskal Autonomia Erkidegoko kultur etxeetako hainbat aretotan jorratuko da, gorabidean datozen artista eta bitartekarien partaidetzarekin.
HARRIAK eremuak-en ekimena da, eta herri txikietan sorkuntza garaikidearekiko sentiberatasuna bultzatzera eta artearen inguruko lan- eta gogoeta-prozesuak ikusaraztera bideratuta dago.
Helburu nagusia programari jarraipena ematea da. 2016an inplementatu diren lekuak finkatzen saiatuko da, hala nola esperientzia esparru berrietara zabaltzen.
2017ko programa
ARENATZarte (Gueñes, Bizkaia)
ÉL ÉL ÉL erakusketa
maiatzaren 12tik ekainaren 18ra
ARENATZarte (Gueñes, Bizkaia)
Poesiaren ondoren erakusketa
ekainaren 22tik uztailaren 30era
Bastero Kulturgunea (Andoain, Gipuzkoa)
Palimpsesto erakusketa
urriaren 6tik azaroaren 11ra
Markinako kartzela zaharra (Markina, Bizkaia)
Zena eta dena erakusketa
azaroaren 4tik abenduaren 2ra