HARRIAK 2019
Koordinazioa: Leire Muñoz
2016ko, 2017ko eta 2018ko HARRIAK programaren esperientziaren ondoren, eremuak-ek laugarren edizioa jartzen du martxan: HARRIAK 2019
HARRIAK arte garaikideko programa da, arte bitartekaritzarako, erakusketarako eta dibulgaziorako espazio berriak sortzeko helburua duena.
Programa Euskal Autonomia Erkidegoko kultur etxeetako hainbat aretotan jorratuko da, gorabidean datozen artista eta bitartekarien partaidetzarekin.
HARRIAK eremuak-en ekimena da, eta herri txikietan sorkuntza garaikidearekiko sentiberatasuna bultzatzera eta artearen inguruko lan- eta gogoeta-prozesuak ikusaraztera bideratuta dago.
Helburu nagusia programari jarraipena ematea da. 2016an, 2017an eta 2018an inplementatu diren lekuak finkatzen saiatuko da, hala nola esperientzia esparru berrietara zabaltzen.
2019ko programa
Arriarango Urtegia (Beasain, Gipuzkoa)
Barru, barren, barrene erakusketa.
ekainaren 14tik uztailaren 14ra
ARENATZarte (Güeñes, Bizkaia)
Barru, barren, barrene erakusketa.
uztailaren 19tik irailaren 2ra
Markina-Xemein (Bizkaia)
Ereregiz doinuak, ekintzen eta kontzertuen eguna.
uztailaren 27an
Eskolondo Herri Etxea (Ea, Bizkaia)
Hau ez da hau erakusketa.
abuztuaren 8tik 30era
Kulturate (Arrasate, Gipuzkoa)
Itzuli Barik erakusketa.
irailaren 20tik urriaren 20ra
Bastero Kulturgunea (Andoain, Gipuzkoa)
Gizon txikia ez denean- hylé-morphé erakusketa
urriaren 4tik – azaroaren 9ra